delete

Human Trafficking

Ingelesez dago eskuragarri. Gaien eta herrialdeen arabera antolatzen ditu bere argitalpenak. Batez ere, Ekialdeko Asiari eta Ozeano Bareari buruzko informazioa biltzen du. Herrialdez herrialdeko garrantzizko gaietan sartzeko aukera ematen du, emakumeen sexu-esplotazioan eta emakumeen eskubideen urraketan, besteak beste. Beste web interesgarri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu. ‘Online Conference Center’ balio handiko tresna ere badu. Azken horrek foro baten antzera dihardu, gobernuz kanpoko erakundeek eta beste hainbat agentziak pertsonen salerosketaren aurka egiten...
delete

Centre for Human Rights (Pretoriako Unib...

Ingelesez dago eskuragarri. Ikerketaren erlaitzaren barruan generoari buruzko atal bat dago, eta horrek aukera ematen du Giza Eskubideen Afrikako Batzordearen dokumentuak, nazioarteko dokumentuak, berriak eta argitalpenak eskuratzeko (PDF formatuan deskarga daitezke). Argitalpenen erlaitzean, zentroak urtean egiten dituen txosten guztiak daude ikusgai. Webgunean, artikuluetan edo ataletan bilatzeko aukera ematen duen bilatzaile bat dauka.
delete

IRIN (Humanitarian news and analysis, a ...

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri. Gatazka-eremuei buruzko berri eta ohar eguneratuak dauzka. Gainera, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoaren eta Nazio Batuen beste batzorde batzuen azken berriak ere biltzen ditu. Herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka, Afrikan, Asian eta Ekialde Ertainean zentratua. Hainbat gai lantzen ditu, hala nola haurrak, hezkuntza, migrazioa, ingurumena eta HIESa, besteak beste.
delete

Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Ba...

Espainolez dago eskuragarri. Erakundeak garatzen dituen jarduera eta proiektuei buruzko informazioa dugu orri honetan, proiektuen haritik datozen argitalpenen berri ematen duen atala barne, Espainian errefuxiatutako pertsonen egoerari buruzko urteko txostenez gain. Argitalpenen ataletik jatorriko herrialdeari buruzko informazioa eskura dezakegu (esteka ireki), eta bertan hainbat txosten aurki ditzakegu, erakundeak egindakoak asilo-eskaerak babesteko. Proiektuen atalaren barruan, nazioarteko proiektuen artean GENSEN proiektuari buruzko informazioa aurki dezakegu ( esteka...
delete

Inmigration and refugee board of Canada

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Kanadan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: asiloa, bizileku-baimena eta horrelakoak eskatzeko izapideak. ‘Refugee claims’ erlaitzean ‘National Documentation Packages’ atala dugu, eta, bertan, bi bilatzaile: a) ‘National Documentation Packages’ (esteka ireki), giza eskubideei, segurtasun-baldintzei eta errefuxiatu-egoera zehazteko garrantzizkoak diren beste gai batzuei buruzko hainbat dokumentu hautatu biltzen dituena. Dokumentuak herrialdez herrialde antolatu dira. Besteak beste, informazioa honako atal...
delete

CNN (Cable News Network-Cadena de Notici...

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.