Ingelesez dago eskuragarri. Gatazka-eremuei buruzko nazioarteko berrien webgune eguneratua. Bilatzaileak, mapa interaktiboetan barrena, gatazka armatuak edo ingurumen-hondamenak non dauden erakusten digu. Afrika, Ekialde Ertaina eta Asia dira arretarik handiena jasotzen duten eskualdeak. Ospe handiko on line iturria da, eta krisi eta hondamen globalei buruzko informazioa lortzeko erabiltzen da. Informazio-iturri eta informazio-baliabide ugari eskaintzen ditu kaltetutako eskualdeetako komunitateei erantzun humanitarioa eta solidarioa emateko.