delete

All Africa

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Afrikari buruzko informazio orokorreko orria.
delete

Amnistía Internacional

Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri. Online liburutegi bat eta bi bilatzaile dauzka. Online liburutegiak 50.000 dokumentu baino gehiago dauzka: txostenak, prentsa-komunikatuak eta ekintzarako deiak. Gako-hitzen araberako bilaketa errazak ahalbidetzen ditu, baita bilaketa aurreratuak ere, honako irizpide hauei jarraiki: izenburua, data, herrialdeak, gaiak, hizkuntza eta dokumentu mota. Bi bilatzaile independente dauzka, herrialdearen edo gaiaren araberakoak. Herrialdez herrialdeko bilatzaileak aukera ematen du, behin herrialde jakin bat...
delete

Europako Kontseilua

Ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta errusieraz dago eskuragarri. Giza eskubideei buruzko atari bat dauka eskuragarri, honako hauetan banatua: a) Babesa: Europan giza eskubideak babesteko indarrean dauden mekanismo guztiekin; b) Sustapena: genero-berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria, gizakien salerosketa —GRETA—, migrazio-eskubideak eta sexu-joerako eta genero-identitateko arrazoiengatiko diskriminazioaren aurkako borroka —LGTB—, besteak beste. Gai bakoitzak link bat dakar berekin, eskubide bakoitzari buruzko informazioarekin,...
delete

Treaty Body Database

Ingelesez dago eskuragarri. Zenbait dokumentu espainolez eta frantsesez daude eskuragarri. Nazio Batuen Batzordeen zerrenda bat dauka. Batzorde bakoitzak harekin lotutako hainbat gai zabaltzen ditu, baita hainbat dokumentu eta argitalpen eta jurisprudentzia ere. Herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, eta, horren bitartez, bakoitzak berretsitako itunak eta konbentzioak eskura ditzakegu.
delete

Migrazioei buruzko lantaldea

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzak hemeroteka bat eskaintzen du. Honako gai hauek nabarmendu behar dira: genero-indarkeria, genero-berdintasuna eta emakume migratzaileen autonomia. Gainera, artikuluen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten gaiak daude ikusgai.
delete

Global Rights

Ingelesez dago eskuragarri. Erakundeak hainbat gai jorratzen ditu, eta webgunearen orri nagusian gai horiei buruzko berriak jasotzen dira, besteak beste, LGBTTI pertsonen eskubideei, emakumeen eskubideei eta sexu-berdintasunari buruzko berriak. Baliabideen atalean, herrialdearen eta programaren araberako baliabideak aurki ditzakegu. Herrialde-zerrenda itxia da, eta herrialde horiei guztiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan. Lotura horiek zenbait hizkuntzatan egon daitezke: frantsesez, espainolez., portugesez, arabieraz eta abar.