delete

U. S. Comittee for refugees and inmigran...

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabide-zerrenda bat eskaintzen du, eta, baliabide horiek, zenbait gaitan (LGTBQ, asiloa eta bortxaketa eta sexu-indarkeria) espezializatutako webguneekin lotzen dira.
delete

Nizkor taldea

Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Nizkor Taldeak lantzen dituen gaiak erakusten ditu. Hona hemen nagusiak: Zigorgabetasuna eta giza eskubideak, giza eskubideak eta bakea, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak, eskubide indigenak, eta salbuespen-egoera eta askatasun zibilak. Azpigaiek, nagusiki, kasu edo herrialde jakin bat aztertzen dute. Informazio-atalean dokumentazio guztia bildu da, herrialde eta gaien arabera antolatua, azken dokumentuekin batera. Nizkor taldeak berak eta beste GKE batzuek sortu dute gure esku dagoen...
delete

Idazkari nagusiaren txostenak

Orri hau espainolez, errusieraz, ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. 1997tik 2012ra bitarte idazkari nagusiak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari aurkeztutako txostenak biltzen ditu. Urtero-urtero, aurkeztutako txostenen zerrenda biltzen du, gaiaren eta urtearen arabera antolatuta. Hizkuntza guztietan daude eskuragarri.
delete

Child Rights International Network (CRIN...

Besteak beste, ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Liburutegia izeneko erlaitzean, informazioa kategorien arabera bila daiteke: berrien artxiboa, erakundeak, argitalpenak, gertakariak, legeria, eta NBE eta eskualdeko dokumentazioa. Gainera, herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, dagokion eremuan haurrekin diharduten erakundeei buruzko garrantzizko informaziora daramana.
delete

International Constitutional Law Countri...

Ingelesez dago eskuragarri. Herrialde bakoitzeko konstituzio-testuak biltzen ditu, testu bakoitzaren aipamen historiko batekin eta testuari egindako zuzenketekin batera. Hiru kategoriatan antolatzen da: 1) Konstituzio-dokumentuen atalak, informazio osoa duten herrialdeetan sartzeko aukera ematen digu; 2) Herrialdeari buruzko informazioaren atalak, berriz, konstituzio-prozesuaren gaineko informazio historikoa duten herrialdeak erakusten dizkigu; 3) eta azkenik, konstituzio-informaziorik gabeko herrialdeen atalean, informaziorik gabeko herrialdeak ditugu ikusgai. Ingelesera...
delete

Online Newspapers

Ingelesez, espainolez, frantsesez, alemanez, italieraz eta portugesez dago eskuragarri. Sei eskualdetan banatzen da, eta eskualde bakoitza eremuko herrialdeetan banatzen da. Herrialde batean sakatuz, herrialde horretako egunkariak ikusten ditugu.