delete

Gender Links for Equality and Justice

Ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Afrikako herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka, nazioarteko bilatzaileaz gain. Generoarekin eta emakumeek Afrikan duten parte-hartzearekin zerikusia duten argitalpenak nabarmentzen dira.
delete

International Constitutional Law Countri...

Ingelesez dago eskuragarri. Herrialde bakoitzeko konstituzio-testuak biltzen ditu, testu bakoitzaren aipamen historiko batekin eta testuari egindako zuzenketekin batera. Hiru kategoriatan antolatzen da: 1) Konstituzio-dokumentuen atalak, informazio osoa duten herrialdeetan sartzeko aukera ematen digu; 2) Herrialdeari buruzko informazioaren atalak, berriz, konstituzio-prozesuaren gaineko informazio historikoa duten herrialdeak erakusten dizkigu; 3) eta azkenik, konstituzio-informaziorik gabeko herrialdeen atalean, informaziorik gabeko herrialdeak ditugu ikusgai. Ingelesera...
delete

Alertnet

Ingelesez dago eskuragarri. Egunkari-informazioa duen orri independentea, gizartearen gai jakin batzuk jorratzen dituena, hala nola klima-aldaketa, berri humanitarioak, ustelkeria, doako lege-aholkularitza eta emakumeen eskubideak, besteak beste. Kontinente edo eskualdeen araberako bilaketak egin daitezke.
delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

Humanium

Ingelesez, frantsesez, espainolez eta alemanez dago eskuragarri. Konbentzioari eta testuei buruzko erlaitzak informazio zabala eskaintzen du haurren eskubideekin zerikusia duen nazioarteko legeriaren inguruan. Gaiaren arabera bilatzeko aukera ematen du, eta indarkeriarekin eta diskriminazioarekin zerikusia duten gaiak nabarmen ditzakegu. Azken horren barruan, neskatoen diskriminazioari buruzko atala aurkitzen dugu.
delete

United Nations Office on Drugs and Crime...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Berrien panel bat eta gaien araberako bilatzaile bat dauzka, eta azken horrek drogen trafikoaren eta antolatutako krimenaren inguruan egindako kanpainak argitalpenak eta artikuluak zabaltzen ditu. Gainera, munduko beste hainbat tokitako eta Nazio Batuen beste batzorde batzuetako bulegoetarako loturak dauzka. ‘Human trafficking and migrant smuggling’ erlaitzetik ‘Human trafficking case database’ bilatzailean sartzen gara, eta horri esker hainbat epai ikus ditzakegu hainbat herrialdetako salerosketa-kasuei buruz....