delete

Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi ...

Ingelesez, espainolez, frantsesez, errusieraz, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio eta berri eguneratuak nabarmentzen dira. Argitalpen eta baliabideei buruzko atalean, agentziaren dokumentazioa dugu ikusgai, baita liburutegi birtual bat ere, dokumentu, baliabide, artikulu eta liburu ugarirekin batera. Genero-gaiei buruzko argitalpen espezifikoak eskaintzen ditu. Herrialdeen erlaitzean, herrialde bakoitzak sinatutako konbentzio, itun eta protokoloak eskura ditzakegu, baita Nazio Batzuen Batzordeek horiek guztiak betetzeari buruz ematen dituzten gomendio eta...
delete

Human Trafficking

Ingelesez dago eskuragarri. Gaien eta herrialdeen arabera antolatzen ditu bere argitalpenak. Batez ere, Ekialdeko Asiari eta Ozeano Bareari buruzko informazioa biltzen du. Herrialdez herrialdeko garrantzizko gaietan sartzeko aukera ematen du, emakumeen sexu-esplotazioan eta emakumeen eskubideen urraketan, besteak beste. Beste web interesgarri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu. ‘Online Conference Center’ balio handiko tresna ere badu. Azken horrek foro baten antzera dihardu, gobernuz kanpoko erakundeek eta beste hainbat agentziak pertsonen salerosketaren aurka egiten...
delete

Gay and Lesbian Alliance Against Defamat...

Ingelesez dago eskuragarri, baina zenbait argitalpen espainolez daude jasota. Komunikabideek LGTTBI pertsonen eskubideekin lotutako gaiei ematen dieten tratamenduari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Bayefsky (The United Nations Human Right...

Ingelesez dago eskuragarri. Informazioa eskaintzen du Nazio Batuen Batzar Orokorraren esparruan onartutako giza eskubideen gaineko nazioarteko itunei buruz. Bilaketak herrialdearen, itunaren edo gai interesgarriaren arabera egin daitezke. Herrialdeak sinatutako itun eta protokoloei buruzko informazio guztia eskaintzen du, baita haiei buruzko azterketak ere. Zenbait herrialdetan, genero-diskriminazioarekin zerikusia duten itun espezifikoak ere biltzen ditu, baita itun horien aplikazioari buruzko ebaluazioa ere.
delete

Online Newspapers

Ingelesez, espainolez, frantsesez, alemanez, italieraz eta portugesez dago eskuragarri. Sei eskualdetan banatzen da, eta eskualde bakoitza eremuko herrialdeetan banatzen da. Herrialde batean sakatuz, herrialde horretako egunkariak ikusten ditugu.
delete

Organization for Refuge, Asylum and Migr...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. LGTTBI errefuxiatuekin zerikusia duten argitalpenak dauzka, eta horietako batzuk espainolez ere daude eskuragarri. Herrialdez herrialdeko informazio zabala eskaintzen du.