Ingelesez dago eskuragarri. Menu nagusiaren bitartez eskura daiteke informazioa. Honako atal hauek ditu: a) berri eguneratuak (2006ko ekainaz geroztik); b) auzi estrategikoko kasuak (bilatzaile baten bitartez kontsulta daitezke, honako irizpide hauen arabera: auziaren ardura hartu zuen auzitegia, eskualdea eta/edo gaia); c) bi datu-base, Commonwealtheko auzitegi nazionalen eta nazioarteko auzitegien jurisprudentziarekin. Bilatzaileak aukera ematen du, gainera, orriko edo datu-baseetako informazioa jasotzeko, gako-hitzen bitartez.