delete

Interights

Ingelesez dago eskuragarri. Menu nagusiaren bitartez eskura daiteke informazioa. Honako atal hauek ditu: a) berri eguneratuak (2006ko ekainaz geroztik); b) auzi estrategikoko kasuak (bilatzaile baten bitartez kontsulta daitezke, honako irizpide hauen arabera: auziaren ardura hartu zuen auzitegia, eskualdea eta/edo gaia); c) bi datu-base, Commonwealtheko auzitegi nazionalen eta nazioarteko auzitegien jurisprudentziarekin. Bilatzaileak aukera ematen du, gainera, orriko edo datu-baseetako informazioa jasotzeko, gako-hitzen bitartez.
delete

Internacional Lesbian, Gay, Bisexual, Tr...

Ingelesez, frantsesez, espainolez eta portugesez dago eskuragarri. Bilatzaileak herrialdearen eta gaiaren arabera bilatzeko aukera ematen du, eta honako gai hauek nabarmendu behar dira: herrialdeak asiloa ematen du genero-identitatearekin edota sexu-joerarekin zerikusia duten arrazoiengatik; genero- edo sexu-identitateagatiko gorroto-delituak, astungarritzat jotzen direnak; herrialdeak erabaki dezake GIB-eramaile diren atzerritarrei sarrera ukatzea; eta herrialdeak GIB-eramaile diren atzerritarrak kanpora ditzake. LGTTBI herritarren munduko egoera (datuak, legeria eta...
delete

Internacional Women’s Health Coalition

Ingelesez, frantsesez, portugesez eta espainolez dago eskuragarri. Koalizioaren azken jarduerei buruzko informazioa biltzen du. Liburutegian, osasun-eremuko erreformei buruzko araudia aurki daiteke. Argitalpenak hizkuntzen arabera sailkatu dira, baina argitalpenetarako bilatzailerik ez du. Nabarmentzekoak dira haurren ezkontzari, behartutako ezkontzei, neskatoen eskubideei eta legezko abortu seguruari buruz eskaintzen dituen baliabideak. Herrialde eta gaien araberako sailkapenik ez dago.
delete

International Directory of Domestic Viol...

Ingelesez dago eskuragarri. Loturen bitartez, erakunde eta instituzioetako webguneetan sartzeko aukera ematen du, baita etxeko indarkeriarekin zerikusia duten zenbait txosten eskuratzeko aukera ere, 110 hizkuntza baino gehiagotan. Bi modutara sar gaitezke: a) Gai eta/edo erakundeen goitibeherako zerrenda; b) Herrialdez herrialdeko bilaketa, menuaren edo maparen bidez egin daitekeena.
delete

Amnistía Internacional

Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri. Online liburutegi bat eta bi bilatzaile dauzka. Online liburutegiak 50.000 dokumentu baino gehiago dauzka: txostenak, prentsa-komunikatuak eta ekintzarako deiak. Gako-hitzen araberako bilaketa errazak ahalbidetzen ditu, baita bilaketa aurreratuak ere, honako irizpide hauei jarraiki: izenburua, data, herrialdeak, gaiak, hizkuntza eta dokumentu mota. Bi bilatzaile independente dauzka, herrialdearen edo gaiaren araberakoak. Herrialdez herrialdeko bilatzaileak aukera ematen du, behin herrialde jakin bat...
delete

Women’s Initiatives for Gender Justice

Ingelesez eskuragarri dago, baina zenbait argitalpen espainolez, frantsesez eta arabieraz ere aurki daitezke, besteak beste. Deskargatzeko moduko argitalpenen zerrenda itxi bat dago erabiltzaileen eskura. Generoarekin eta sexu-indarkeriarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira. Ez dauka bilatzailerik.