delete

Protection Project (Johns Hopkins Uniber...

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabideen atalean, hainbat txosten eta argitalpen bila daitezke Afrikako, Amerikako, Asiako eta Ozeano Bareko, Europako eta Ekialde Ertaineko, eta Afrikako Iparraldeko herrialdeen arabera. Atal honi esker, halaber, pertsonen salerosketari buruzko sare zabal batean sar gaitezke, gobernuak, gobernu arteko erakundeak eta gizarte zibila biltzen dituena. Baliabideen guneen atalean, salerosketari, giza eskubideei, lan-eskubideei eta migrazioari buruzko hainbat baliabide baliagarri aurki ditzakegu.
delete

Constitution Finder

Ingelesez dago eskuragarri. Herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, eta, horri esker, herrialde bakoitzaren Konstituzioa eskura dezakegu, normalean jatorriko hizkuntzan, ingelesez edo frantsesez, herrialdearen arabera.
delete

Hauser Global Law School Program (New Yo...

Ingelesez dago eskuragarri. Herrialde-zerrenda bat dakar. Herrialde bakoitzean, Estatu moduei, Gobernu moduei, antolamendu politikoari eta legeriari buruzko informazioa jaso dezakegu.
delete

Gender Jurisprudence and International C...

Ingelesez dago eskuragarri. Datu-base bat da, eta nazioarteko gorte eta auzitegiek emandako epaiak eta garrantzizko beste hainbat dokumentu biltzen ditu gatazka-egoeretan sortutako sexu- eta genero-indarkeriari loturik. ‘Gender Jurisprudence Collection’ erlaitzari esker, bilatzaile bikaina eskura dezakegu, hiru bilaketa mota egiteko aukera ematen diguna: ‘Search Collections’, ‘Browse Collections’ eta ‘Search by Keywords’.
delete

Escola de Cultura de Pau (Bartzelonako U...

Ingelesez, espainolez eta katalanez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzak datu-basearen lotura dakar, eta azken hori hiru kategoriatan zabaltzen da: gatazka armatuak, tentsioak eta bake-prozesuak. Kategoria bakoitzak herrialde-zerrenda bat dakar, eskualdez eskualdekoa: Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ekialde Ertaina. Tentsioen eta bake-prozesuen kategorietan, herrialdeari buruzko laburpena, jatorria, urtez urteko bilakaera eta informazio orokorra aurki ditzakegu (biztanleria, demografia, giza garapeneko indizea, gastu militarra, hizkuntzak, erlijioa eta abar)....
delete

Migraciones forzadas aldizkaria

Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri. Gaur egun 43 zenbaki ditu. Bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du. ‘RMF on line’ erlaitzean sakatuta, gai horiek guztiak aurki ditzakegu. 42. zenbakiak sexu-joerari eta genero-identitateari heltzen dio batetik, eta behartutako migratzaileen babesari bestetik, LGTTBI pertsonekin zerikusia duten hogei artikulu baino gehiagorekin. Azpimarratzekoa da, halaber, 2007ko urtarrilean argitaratu zen 27. zenbakiak honako gai hau jorratu zuela: sexu-indarkeria, gerra-arma eta bakerako oztopoa. 2000ko abenduan...