Centre for Human Rights (Pretoriako Unibertsitatea, Zuzenbide Fakultatea)

Ingelesez dago eskuragarri.
Ikerketaren erlaitzaren barruan generoari buruzko atal bat dago, eta horrek aukera ematen du Giza Eskubideen Afrikako Batzordearen dokumentuak, nazioarteko dokumentuak, berriak eta argitalpenak eskuratzeko (PDF formatuan deskarga daitezke).
Argitalpenen erlaitzean, zentroak urtean egiten dituen txosten guztiak daude ikusgai.
Webgunean, artikuluetan edo ataletan bilatzeko aukera ematen duen bilatzaile bat dauka.

Honi buruz...

Afrikan giza eskubideei buruzko hezkuntza sustatzearen alde lan egiten du, baita emakumeen, GIB-eramaile diren pertsonen, indigenen eta sexu-gutxiengoen eskubideak hobetzearen alde ere.