delete

Centre for Human Rights (Pretoriako Unib...

Ingelesez dago eskuragarri. Ikerketaren erlaitzaren barruan generoari buruzko atal bat dago, eta horrek aukera ematen du Giza Eskubideen Afrikako Batzordearen dokumentuak, nazioarteko dokumentuak, berriak eta argitalpenak eskuratzeko (PDF formatuan deskarga daitezke). Argitalpenen erlaitzean, zentroak urtean egiten dituen txosten guztiak daude ikusgai. Webgunean, artikuluetan edo ataletan bilatzeko aukera ematen duen bilatzaile bat dauka.
delete

Txileko Unibertsitateko Giza Eskubideen ...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzaren barruko bilatzaileak aukera ematen du bilaketak egilearen, izenburuaren edo gaiaren arabera egiteko. Gai-zerrenda itxia da, eta honako gai hauek biltzen ditu, besteak beste: generoa, emakumeen aurkako indarkeria, migratzaileak, eta berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Informazio akademikoa eskaintzen du betiere, ikerketen, hitzaldien, mintegien eta horrelakoen emaitza. Generoa, sexualitateak eta giza eskubideak izeneko aldizkari elektronikoa ere eskuragarri dugu, titulatu ondoko emakume eta giza eskubideei buruzko...
delete

Giza Eskubideen aldeko Institutu Interam...

Espainolez, ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Atalen erlaitzean, argitaletxe eta argitalpenen berri izan dezakegu. Askotariko informazioak jaso ditzakegu bertan, formatu digitalean eta PDFan deskargatzeko modukoan, edo inprimatutako bertsioa ordainduta, harpidetu beharrik gabe. Hainbat gai garatzen dira, eta migratzaile eta errefuxiatuak batetik, eta emakumeak bestetik, nabarmentzen dira guztien artean. Aukera beretik, gako-hitzen araberako bilatzaile bat eskura dezakegu.
delete

Forced Migration online (FMO), Refugee S...

Ingelesez dago eskuragarri. Ikerketarako baliabideen erlaitzaren bitartez gaien atalean sartzen gara, eta bertan gai-zerrenda zabala aurkitzen dugu: emakumeak, aberrigabezia, sexu-indarkeria, emakumearen aurkako indarkeria, asiloa Europan, pertsonen trafikoa eta salerosketa, barne-desplazamendua, herri indigenak, arazo psikosozialak, itzulera eta integrazioa, eta gazteak, besteak beste. Liburutegi digitalaren erlaitzean, berriz, hainbat gai eta tokiri buruzko dokumentuak biltzen dira, errefuxiatuei lotuak.
delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

Nazioarteko Migrazioari buruzko Ikerketa...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Honako herrialde hauetako migrazioari buruzko datuak eta azterketak eskaintzen ditu: Aljeria, Txad, Egipto, Israel, Jordania, Líbano, Libia, Mali, Mauritania, Maroko, Niger, Palestina, Senegal, Sudan, Siria, Tunisia eta Turkia. Herrialde guztiak jatorriko, igarotzeko eta helmugako herrialde gisa aztertzen dira. Informazio demografiko-ekonomikoa, legala eta soziopolitikoa eskaintzen du. Argitalpenen erlaitzean bilatzaile bat dago, gaiaren, herrialdearen, egilearen edo izenburuaren arabera bilatzeko aukera ematen duena. Erlaitz...