Return Migration and Development Platform (RDP)

Ingelesez dago eskuragarri.
Ikerketen erlaitzean mapa esploratzaile bat dago, Aljeriara, Malira, Marokora eta Tunisiara aberriratutako pertsonei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen duena. Herrialde bakoitzaren barruan, bertatik bertarako azterlanak, itzulera-migrazioari buruzko estatistikak eta berriz onartzeari lotutako akordioen inbentarioa daude eskuragarri.
Argitalpenen atalean dokumentu propioak aurki daitezke, baita, kanpokoak izan arren, RDPren datuetan oinarrituta dauden dokumentuak ere.
Proiektuen erlaitzak lotutako bi proiektutan sartzeko aukera ematen du:
-Cross-Regional Information System on the Reintegration of Migration in their Countries of Origin (CRIS). esteka ireki Garapen eta Lankidetzarako Suitzako Agentziak eta Europako Unibertsitate Institutuak finantzatutako ekimena. Jatorriko herrialdeetara aberriratutako Magrebeko pertsonak berrintegratzeko ereduak baldintzatzen dituzten faktoreei heltzeko helburua dauka.
-Collective Action to Support the Reintegration of Return Migrants in their Countries of Origin (MIREM). esteka ireki Itzulera-migrazioarekin lotutako erronkei eta itzulera-migrazioak garapenean duen inpaktuari heltzeko helburua dauka. Emigratzen duten eta Magrebeko herrialdeetara (Aljeria, Maroko eta Tunisia) itzultzen diren pertsonen ezaugarri soziodemografikoei, baldintzei eta berrintegrazio-ereduei buruzko datuak ematen ditu.

Honi buruz...

Itzulitako migratzaileen errealitateari buruzko diziplina arteko ikerketa-plataforma. Robert Schuman Azterlan Aurreratuen Zentroko kide da, Europako Unibertsitate Institutua (Florentzia, Italia). Konparaziozko ikerketa-proiektuak eta bertatik bertarako azterlanak sustatzen ditu.