Ingelesez dago eskuragarri.
Ikerketen erlaitzean mapa esploratzaile bat dago, Aljeriara, Malira, Marokora eta Tunisiara aberriratutako pertsonei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen duena. Herrialde bakoitzaren barruan, bertatik bertarako azterlanak, itzulera-migrazioari buruzko estatistikak eta berriz onartzeari lotutako akordioen inbentarioa daude eskuragarri.
Argitalpenen atalean dokumentu propioak aurki daitezke, baita, kanpokoak izan arren, RDPren datuetan oinarrituta dauden dokumentuak ere.
Proiektuen erlaitzak lotutako bi proiektutan sartzeko aukera ematen du:
-Cross-Regional Information System on the Reintegration of Migration in their Countries of Origin (CRIS). esteka ireki Garapen eta Lankidetzarako Suitzako Agentziak eta Europako Unibertsitate Institutuak finantzatutako ekimena. Jatorriko herrialdeetara aberriratutako Magrebeko pertsonak berrintegratzeko ereduak baldintzatzen dituzten faktoreei heltzeko helburua dauka.
-Collective Action to Support the Reintegration of Return Migrants in their Countries of Origin (MIREM). esteka ireki Itzulera-migrazioarekin lotutako erronkei eta itzulera-migrazioak garapenean duen inpaktuari heltzeko helburua dauka. Emigratzen duten eta Magrebeko herrialdeetara (Aljeria, Maroko eta Tunisia) itzultzen diren pertsonen ezaugarri soziodemografikoei, baldintzei eta berrintegrazio-ereduei buruzko datuak ematen ditu.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.