delete

Internacional Women’s Health Coalition

Ingelesez, frantsesez, portugesez eta espainolez dago eskuragarri. Koalizioaren azken jarduerei buruzko informazioa biltzen du. Liburutegian, osasun-eremuko erreformei buruzko araudia aurki daiteke. Argitalpenak hizkuntzen arabera sailkatu dira, baina argitalpenetarako bilatzailerik ez du. Nabarmentzekoak dira haurren ezkontzari, behartutako ezkontzei, neskatoen eskubideei eta legezko abortu seguruari buruz eskaintzen dituen baliabideak. Herrialde eta gaien araberako sailkapenik ez dago.
delete

Centre for Reproductive Rights

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Baliabideen liburutegiko atalean, hainbat txosten, mapa eta artikulu dauzkagu ikusgai. Ugalketa-eskubideak, emakumeen eskubideen urraketak, abortua eta giza eskubideak eta beste zenbait gai nabarmentzen dira.
delete

The Social Insitutions and Gender Index ...

Ingelesez dago eskuragarri. Honako atal hauetan banatzen da: a) SIGIri buruz (ekimenaren jatorria eta helburua azaltzen ditu); b) 2012ko sailkapenak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen herrialdeetako indizearen sailkapena erakusten du); c) Datuak (diskriminazioaren mapa erakusten du, eta SIGI adierazlea ateratzeko aldagai eta iturriak azaltzen ditu); d) Sortu zure SIGI; e) Herrialdez herrialdeko profilak (SIGI indizeari buruzko txostenak herrialdez herrialde); eta f) Metodologia. ‘Country profiles’ atalean, berriz, herrialde bakoitzeko...
delete

Europako emakumezko herritarren sarea

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Europar Batasunak emakumeen eskubideei buruz emandako berriak, kanpainak eta txostenak nabarmentzen dira. Menuan, argitalpenetan sartzeko aukera ematen duen atal bat dago eskuragarri. Hainbat herrialdetan genero-berdintasuna zertan dagoen azaltzen digun informazioa biltzen du. Hitzen arabera bilatzeko tresna bat eskaintzen du.
delete

Antigona zentroa

Katalanez eta espainolez dago eskuragarri. Legeriari, jurisprudentziari, emakumearen eskubideei, elkarteei, ikerketa-taldeei eta beste alor batzuei buruzko dokumentu ugari dakartza, lurraldez lurralde banatua: Katalunia, Estatu espainola, Europa, Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania. Informazio ugari eskaintzen du, honako gai hauei buruz batik bat: zuzenbidea eta generoa, emakumeak eta haien eskubideak, eta prestakuntza juridiko feminista. Gainera, bilatzaileak bilaketa orokorra egiteko aukera ematen du, egilearen edo izenburuaren arabera.
delete

Women’s Link Worldwide

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Erakundearen lanaren berri ematen duen erlaitzean sakatuz, erakundearen lan-ildo guztien berri izango dugu: nazioarteko genero-krimenak, emakume migratzaileen eskubideak, sexu- eta ugalketa eskubideak, atalen arteko diskriminazioa, genero- eta justizia-behatokia eta gizakien salerosketa. Bakoitzak lotutako proiektuak eta esparru horretan landutako txostenak biltzen ditu. Nabarmentzekoa da Genero- eta justizia-behatokia, Doako informazio-sistema da, eta genero-gaietan aurrekari esanguratsua suposatu duten epai judizialei buruzko...