delete

The International Centre for Migration P...

Ingelesez dago eskuragarri. Erakundearen jarduerei buruzko informazioa biltzen du. Argitalpenen atalean hainbat liburu daude ikusgai. Pertsonen trafikoarekin eta asiloarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.
delete

Inter-Parliamentary Union Webpage on FGM...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa eskaintzen du, honako hauetan banatua: a) Zer da emakumeen mutilazio genitala?; b) Zer egiten ari da IPU emakumeen mutilazio genitalari dagokionez?; c) Emakumeen mutilazio genitalari buruzko lege eta xedapen nazionalak; d) Nazioarteko itunen erreferentziak; eta e) Nazioarteko testu interesgarriak. ‘Legislation and other national provisions’ izeneko atalean ia 100 herrialdeko zerrenda bat ageri da, eta bertan gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu, honako atal hauetan banatua:...
delete

Yahoo news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

European Union Agency for Fundamental Ri...

Ingelesez, frantsesez eta alemanez dago eskuragarri. Europar Batasunaren webgune ofiziala. Eduki orokorra legeei buruzkoa da. Europar Batasuneko erakundeei, gaiei, artxibo historikoei eta liburutegiei buruzko informazioa eskaintzen du. Erlaitz batek gaien arabera bilatzeko aukera ematen du, besteak beste, giza eskubideen arabera. Gai bakoitza honako atal hauetan banatu da: EBko instituzio eta erakundeak, finantziazio-aukerak, legeria, bideoak (giza eskubideen alorrean bakarrik) eta argitalpen, buletin eta estatistikak. Azken horrek asiloari buruzko txosten eta dokumentuak...
delete

Asylumlaw.org

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko bilaketak egiteko aukera ematen du, herrialdearen eta gaiaren arabera. Hiru kategoria nabarmentzen dira: 1) Asilo-eskatzaileak; 2) Kasuetarako laguntza; eta 3) Lege-tresnak. Datu-base handia da, eta hainbat gairi buruzko dokumentu eta ikerlanak biltzen ditu. LGBTI pertsonei, emakumeen mutilazio genitalari eta sexu-indarkeriari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du.
delete

Rebelión

Espainolez dago eskuragarri. Menua hainbat gaitan eta herrialdetan banatu da. Gaiei dagokienez, ?Otro mundo es posible’ izenburuaren barruan, gai feminista eta genero-gaiei buruzko artikulu eta elkarrizketak aurki ditzakegu.