Inter-Parliamentary Union Webpage on FGM Legislation in Different Countries

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.
Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa eskaintzen du, honako hauetan banatua: a) Zer da emakumeen mutilazio genitala?; b) Zer egiten ari da IPU emakumeen mutilazio genitalari dagokionez?; c) Emakumeen mutilazio genitalari buruzko lege eta xedapen nazionalak; d) Nazioarteko itunen erreferentziak; eta e) Nazioarteko testu interesgarriak.
‘Legislation and other national provisions’ izeneko atalean ia 100 herrialdeko zerrenda bat ageri da, eta bertan gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu, honako atal hauetan banatua: a) Egungo egoera, b) Emakumeen mutilazio genitala abolitzeko ahaleginak, c) Legeria, d) Sentsibilizazioa, e) Egitura operatiboa, f) Ekintza-plan nazionala, eta g) bestelako informazioak. Nolanahi ere, atal horietan guztietan ez dago herrialdeei buruzko informazioa.

Honi buruz...

163 parlamentuz eta 10 parlamentu elkartuz osatua dago. Bere estrategiari jarraiki, emakumeen mutilazio genitalari buruzko atalak informazioa biltzen du indarreko estatu-legeriari buruz, eta emakumeen mutilazio genitala zuzenean edo zeharka ukitzen duten bestelako xedapen nazionalei buruz.