delete

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF)

Ingelesez dago eskuragarri. Lekuan bertako egoerari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bilaketak egiteko zenbait modu erabil daitezke. Menu nagusian: a) erakundearekin edo erakundeak diharduen herrialdeekin zerikusia duten azken berriak nabarmentzen ditu; b) baliabideen atalean, lekuan bertan diharduten pertsonek idatzitako blogak ditugu ikusgai. MSFren guneei buruzko atala honako hauekin lotzen da: a) MSFk diharduen herrialdeetan eskuragarri dituen webguneak, tokiko hizkuntzatan kontsulta daitezkeenak; b) MSFk antolatutako kanpainei (sexu-indarkeria, eta sexu- eta...
delete

Giza Eskubideen aldeko Institutu Interam...

Espainolez, ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Atalen erlaitzean, argitaletxe eta argitalpenen berri izan dezakegu. Askotariko informazioak jaso ditzakegu bertan, formatu digitalean eta PDFan deskargatzeko modukoan, edo inprimatutako bertsioa ordainduta, harpidetu beharrik gabe. Hainbat gai garatzen dira, eta migratzaile eta errefuxiatuak batetik, eta emakumeak bestetik, nabarmentzen dira guztien artean. Aukera beretik, gako-hitzen araberako bilatzaile bat eskura dezakegu.
delete

Osasunaren Mundu Erakundea (OME)

Ingelesez, espainolez, arabieraz, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Osasun-gaien zerrenda luzea dauka, eta, gai horiek, Osasunaren Munduko Erakundearen proiektu, ekimen, jarduera eta txostenetarako lotura gehiago eskaintzen dituzte. Argitalpenen zerrenda bat ere badu, baita herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat ere. Informazio zabala eskaintzen du sexu- eta ugalketa-osasunarekin zerikusia duen guztiaren inguruan.
delete

Giza eskubideen batzorde interamerikarra...

Atal espezifiko batek aukera ematen digu Latinoamerikako zenbait herrialdetan emakumeen giza eskubideak zertan dauden jakiteko: esteka ireki Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Kasu espezifikoak bila daitezke, edo bestela urtearen, herrialdearen edo gaiaren arabera bila dezakegu. Honako hauek nabarmentzen dira: sexu-indarkeria, giza eskubideen defendatzaileak Amerikan, genero-berdintasuna eta emakumeen eskubideak.
delete

Europako Segurtasun eta Lankidetzako Ant...

Ingelesez dago eskuragarri. Besteak beste, honako hauei buruzko informazioa eskaintzen du: armen kontrola, mugen kudeaketa, gatazken prebentzioa eta konponketa, hezkuntza, ingurumen-jarduerak, giza eskubideak, komunikabideen askatasuna eta garapena, gutxiengoen eskubideak, eta tolerantzia eta diskriminaziorik eza. Genero-berdintasunarekin eta pertsonen salerosketaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. ‘Resources’ erlaitzak liburutegian sartzeko aukera ematen digu, eta bertan bilaketak egin ditzakegu gako-hitzaren, dokumentu motaren eta gaiaren...
delete

Agence France-Presse (Frantziako prentsa...

Frantsesez, espainolez, ingelesez, alemanez, portugesez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.