Internal Displacement Monitoring Centre

Ingelesez dago eskuragarri.
Hainbat baliabide erabiltzen ditu informazioa hedatzeko: argitalpenak (txosten espezifikoak eta Global Overview urtekaria), mapak, barne-desplazamenduei buruzko erreferentziazko dokumentuak, garrantzizko webguneetarako loturak eta hainbat herrialdetako argazkiak .
Menu nagusiari esker, informazioa bila dezakegu eskualde eta herrialdeen arabera. Barne-desplazamenduari buruzko informazio orokorra ere eskaintzen du, genero-indarkeriari buruzko aurkezpen labur bat eta guzti.

Honi buruz...

Munduko barne-desplazamenduaren behatokia, Errefuxiatuentzako Norvegiako Kontseiluak sortua*. 50 herrialderi buruzko informazioa jasotzen du, eta, herrialde horietan, politikan eragiteko ekintzak antolatzen ditu, desplazatuekin lanean diharduten toki-aktoreei laguntzen die, eta, haiekin elkarlanean, prestakuntza-ekintzak garatzen ditu.