International Organization for Migration (IOM)

Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Alabaina, argitalpenak, dokumentuak eta informazio jakin batzuetarako sarbidea ingelesez jaso daitezke bakarrik.
Erakundeari edo giza mugikortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko garrantzizko informazioak nabarmentzen dira.
‘Where we work’ erlaitzak eskualde eta herrialdeen araberako bilatzaile batera garamatza, eta horrek bakoitzaren migrazio-profilak zabaltzen ditu. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri.
‘What we do’ erlaitzaren bitartez, berriz, lan-ildoetan sartzen gara, besteak beste ‘Counter-Traficking’ izenekoan. Pertsonen salerosketen biktimei buruzko oinarrizko datuen basea dauka atal honek. Datu horiei esker, estatistika eta txosten zehatzak eskura ditzakegu, pertsonen salerosketaren aurkako borrokaren gaiei buruzko ikerlanak dokumentatzeko, programak garatzeko eta politikak lantzeko. Webgunean sartu baino lehen, helbide elektroniko batera bidali behar dugu sartzeko eskaera, konfidentzialtasuna dela-eta.
‘Gender and migration’ lan-ildoa ere jorratzen du. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri.

Honi buruz...

Nazioarteko komunitatean dituen bazkideekin elkarlanean dihardu, migrazioaren kudeaketa operatiboaren erronka gero eta handiagoei aurre egiten laguntzeko, migrazio-gaien ulermena sustatzeko, migrazioaren bidez gizartearen eta ekonomiaren garapena bultzatzeko eta giza duintasunaren eta migratzaileen ongizatearen errespetua zaintzeko.