Ingelesez dago eskuragarri. Bilatzaile orokorra dauka, gako-hitz baten bitartez informazioa eskuratzeko aukera ematen duena. Albiste eta dokumentuen bilaketak egin daitezke, halaber, erakundearen lanaren eta garrantzizko gaien arabera. Informazioa eta berriak hainbat gairen arabera egituratzen ditu: Afganistan, enpresa eta giza eskubideak, gizateriaren aurkako krimenak, Egipto, diskriminazioaren aurkako borroka, Guantanamo, giza eskubideen defendatzaileak, askatasuna Interneten eta pribatutasuna, legea eta segurtasuna, terrorismoa epaitzea, errefuxiatuentzako babesa...