delete

UK Visas and Immigration (Home office)

Ingelesez dago eskuragarri. Jatorriko herrialdeko informazioari buruzko atala. Hainbat herrialderi buruzko txostenak aurki daitezke bertan, baita txostenak egiteko erabilitako iturrien berri ematen duen dokumentu bat ere.
delete

Legislation online

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. OSCE Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeari eta ODIHR Instituzio Demokratiko eta Giza Eskubideetarako Bulegoari buruzko informazioa eskaintzen du. Konstituzio edo kode penalak bilatzeko aukera eskaintzen du. Gaiaren araberako bilatzaile bat dauka, eta horrek hainbat gai lotzen ditu, hala nola generoa, migrazioa, pertsonen salerosketa, gorroto-krimenak, erlijio-askatasuna eta giza eskubideen instituzio nazionalak.
delete

Newspapers

Ingelesez dago eskuragarri. Informazio orokorreko egunkariak bilatzen ditu, herrialdearen, hiriaren eta urtearen arabera.
delete

Torturaren Aurkako Mundu Erakundea (OMCT...

Espainolez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri. Erakunde parte-hartzaileei buruzko informazioa aurkezten du. Jarduerei buruzko atalean, lotutako artikuluak argitaratzen dira. Gai-zerrendan, emakumearen aurkako indarkeria dago jasota. Herrialdez herrialdeko bilaketak egin daitezke, baita mapa interaktibo baten bitartez ere. Hala, herrialde baten gainean sakatuz, herrialde horrekin zerikusia duten artikuluak eskura ditzakegu.
delete

Colectiu Lambda

Espainolez eta valentzieraz dago eskuragarri. Dokumentuen atalean, bisexualitateari, giza eskubideei, genero-identitateari, erlijio-gaiei, HIESari eta y LGTB+ pertsonei, eta gazteei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

International Organization for Migration...

Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Alabaina, argitalpenak, dokumentuak eta informazio jakin batzuetarako sarbidea ingelesez jaso daitezke bakarrik. Erakundeari edo giza mugikortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko garrantzizko informazioak nabarmentzen dira. ‘Where we work’ erlaitzak eskualde eta herrialdeen araberako bilatzaile batera garamatza, eta horrek bakoitzaren migrazio-profilak zabaltzen ditu. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri. ‘What we do’ erlaitzaren bitartez, berriz, lan-ildoetan sartzen gara, besteak beste...