delete

International Crisis Group

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri orri hau. Beste hainbat hizkuntzatako argitalpen eta txostenak eskuratzeko aukera ere ematen du. Menu nagusiak aukera ematen digu informazioa, batetik, eskualde eta herrialdearen arabera, eta, bestetik, urtearen arabera jasotzeko. Ez du gaien arabera bilatzeko aukerarik ematen.
delete

Colectiva Mujer y Salud

Espainolez, ingelesez, italieraz, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Ez dauka bilatzailerik. Dokumentazio-zentroa izeneko erlaitzean, emakumeen eskubideei dagokienez Estatuan eta nazioartean indarrean dauden araudiak kontsulta daitezke. Bestelako argitalpenen atalean, berriz, sexu-eskubideen, ugalketa-eskubideen, emakumeen aurkako indarkeriaren eta genero-berdintasunaren esparruko hainbat gai daude ikusgai. Erakundearen zereginari buruzko kategoriaren barruan, argitalpenen atalean, generoari, abortuari eta emakume migratzaileei buruzko zenbait liburu dauzkagu...
delete

Child Soldiers Internacional

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzean, liburu edo dokumentuen zerrenda bat jaso da. Bilatzaile bat ere badago, eta horrek aukera ematen du bilaketa gaiaren, herrialdearen, argitalpen motaren, argitaratze-urtearen eta izenburuaren arabera egiteko.
delete

U. S. Comittee for refugees and inmigran...

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabide-zerrenda bat eskaintzen du, eta, baliabide horiek, zenbait gaitan (LGTBQ, asiloa eta bortxaketa eta sexu-indarkeria) espezializatutako webguneekin lotzen dira.
delete

Asylumlaw.org

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko bilaketak egiteko aukera ematen du, herrialdearen eta gaiaren arabera. Hiru kategoria nabarmentzen dira: 1) Asilo-eskatzaileak; 2) Kasuetarako laguntza; eta 3) Lege-tresnak. Datu-base handia da, eta hainbat gairi buruzko dokumentu eta ikerlanak biltzen ditu. LGBTI pertsonei, emakumeen mutilazio genitalari eta sexu-indarkeriari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du.
delete

Women’s Refugee Comission

Ingelesez dago eskuragarri. Gaien arabera banatzen ditu bere argitalpen eta tresna guztiak. Haurren ezkontzarekin, neska nerabeekin, migrazioekin, sexu- eta ugalketa-osasunarekin, migratzaileen eskubideekin eta justiziarekin, emakumeekin, bakearekin eta segurtasunarekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. Erakundearen urteko txostenak, munduko krisi humanitarioei buruzko txostenak eta aldizkako txostenak biltzen dira baliabideen atalean.