delete

United Nations Programme on HIV/AIDS (UN...

Ingelesez, frantsesez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpen, kanpaina eta txosten propioak nabarmentzen dira. Eskualde edo herrialdeen araberako bilaketa egin daiteke.
delete

Osasun Bulego Panamerikarra (OPS)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, gaien araberako bilatzaile bat daukagu. Generoari buruzko atal espezifiko bat ere badu.
delete

United Nations Office for the Coordinati...

Ingelesez bakarrik dago eskuragarri. Nazio Batuen misio bat dagoen herrialde bakoitzaren egoera humanitarioari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du. Asteko berriak biltzen ditu. Barne-desplazamenduei eta asilo-egoeran dauden herritarrei buruzko erregistroak biltzen ditu. Genero berdintasunari eta babesari buruzko atalean, misio humanitarioetan bakea zaintzeko ardura dutenek eragindako sexu-esplotazioari buruzko dokumentuak eskura ditzakegu.
delete

Refworld

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. Gaiaren eta herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, eta, horri esker, kasuen hainbat azterlan eta ikerlan akademiko ditugu ikusgai, ACNUR* erakundeak zein asilo-eskubidearen eremuan diharduten beste zenbait erakundek argitaratuak. Genero-gaiei buruzko azterlan aukera zabala eskaintzen du, asilo-prozesuei loturik. Genero-jazarpenarekin zerikusia duen informazio espezifikoa nabarmentzen da, honako gai hauetan banatuta: genero-berdintasuna eta emakumeak; joera eta identitatea (LGBTI)’; pertsonen salerosketa; ‘herritar zibilen...
delete

UNICEF (Childinfo)

Ingelesez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzean, gaiaren, argitalpen motaren eta urtearen araberako bilaketak egin daitezke. Zenbait argitalpen frantsesez eta espainolez ere daude ikusgai.
delete

Treaty Body Database

Ingelesez dago eskuragarri. Zenbait dokumentu espainolez eta frantsesez daude eskuragarri. Nazio Batuen Batzordeen zerrenda bat dauka. Batzorde bakoitzak harekin lotutako hainbat gai zabaltzen ditu, baita hainbat dokumentu eta argitalpen eta jurisprudentzia ere. Herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, eta, horren bitartez, bakoitzak berretsitako itunak eta konbentzioak eskura ditzakegu.