The Center for Gender & Refugee Studies (Hastingseko Eskola Juridikoa, Kaliforniako Unibertsitatea)

Ingelesez dago eskuragarri.
Atal batek materialak bilatzeko aukera ematen digu, asilo-kasuei, auziei buruzko material osagarriei, asilo-jarraibideei, generoari eta haurrei buruzko datu-base bati esker.
Argitalpenen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko artikuluak daude ikusgai. Gai horiei buruzko beste orri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu.
Ez dauka bilatzailerik.

Honi buruz...

Kaliforniako Unibertsitateari atxikita egonik, emakumeen, haurren, LGBT kolektiboaren eta errefuxiatuen funtsezko giza eskubideak babestearen alde dihardu lanean. Prestakuntza, politiken garapena, gaurkortasun juridiko eta politikoa, ikerketa eta inpaktuko auzia eskaintzen ditu.