Mugarik Gabeko Medikuak (MSF)

Ingelesez dago eskuragarri.
Lekuan bertako egoerari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bilaketak egiteko zenbait modu erabil daitezke.
Menu nagusian: a) erakundearekin edo erakundeak diharduen herrialdeekin zerikusia duten azken berriak nabarmentzen ditu; b) baliabideen atalean, lekuan bertan diharduten pertsonek idatzitako blogak ditugu ikusgai. MSFren guneei buruzko atala honako hauekin lotzen da: a) MSFk diharduen herrialdeetan eskuragarri dituen webguneak, tokiko hizkuntzatan kontsulta daitezkeenak; b) MSFk antolatutako kanpainei (sexu-indarkeria, eta sexu- eta ugalketa-osasuna) buruzko informazioa; c) bertatik bertarako ikerketen bilatzailea.

Honi buruz...

Nazioarteko erakundea, gatazka armatuek, epidemiek, hondamendi naturalek eta osasun-arretatik kanpo uzteak kaltetutako pertsonei larrialdiko laguntza mediko-humanitarioa ematen diena. 70 herrialdetan du presentzia.