Human Rights First

Ingelesez dago eskuragarri.
Bilatzaile orokorra dauka, gako-hitz baten bitartez informazioa eskuratzeko aukera ematen duena. Albiste eta dokumentuen bilaketak egin daitezke, halaber, erakundearen lanaren eta garrantzizko gaien arabera.
Informazioa eta berriak hainbat gairen arabera egituratzen ditu: Afganistan, enpresa eta giza eskubideak, gizateriaren aurkako krimenak, Egipto, diskriminazioaren aurkako borroka, Guantanamo, giza eskubideen defendatzaileak, askatasuna Interneten eta pribatutasuna, legea eta segurtasuna, terrorismoa epaitzea, errefuxiatuentzako babesa (sexu-joeragatiko eta genero-identitateagatiko asiloari buruzko informazio espezifikoa barne), erretiratutako buruzagi militarrak, Siria, tortura eta erantzukizuna, eta abar.
Urtero-urtero txosten bat argitaratzen dute.

Honi buruz...

Legelari-batzorde batek osatua, pertsonen duintasuna defendatzen du giza eskubideen eta zuzenbideko estatuaren errespetuaren bitartez. Estatu Batuen politikan eragiteko eta aholkularitza juridikoko ekintzak garatzen dituzte.