Hungariako Helsinki Batzordea

Ingelesez eta hungarieraz dago eskuragarri.
Argitalpenen atal bat dakar, baina ez dauka bilatzailerik. Giza eskubideei, asiloari eta migrazioei buruzko legeriaren (Hungariako legeriaren, batik bat) informazio eguneratua eskaintzen du. Gobernu- eta lege-dokumentuak biltzen ditu, baita epai osoak ere.
Errefuxiatu eta migratzaileen atalean, proiektuen erlaitzean, GENSEN proiektuan sar gaitezke (ikus CEAR*).
Dokumentuen erlaitza eta ‘Refugee Law Reader’ izeneko erlaitza ere ditugu eskuragarri, informazioa kontsultatzeko.

Honi buruz...

Hungariako legeriak eskubideak erabiltzeko aukera bermatzen ote duen egiaztatzea du helburutzat, nazioarteko itunen edo giza eskubideen printzipio orokorren esparruan.