Antigona zentroa

Katalanez eta espainolez dago eskuragarri.
Legeriari, jurisprudentziari, emakumearen eskubideei, elkarteei, ikerketa-taldeei eta beste alor batzuei buruzko dokumentu ugari dakartza, lurraldez lurralde banatua: Katalunia, Estatu espainola, Europa, Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania. Informazio ugari eskaintzen du, honako gai hauei buruz batik bat: zuzenbidea eta generoa, emakumeak eta haien eskubideak, eta prestakuntza juridiko feminista. Gainera, bilatzaileak bilaketa orokorra egiteko aukera ematen du, egilearen edo izenburuaren arabera.

Honi buruz...

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikerketa-taldea da, politika publikoei dagokienez emakumeek dauzkaten eskubideak aztertzen dituena.