delete

Hauser Global Law School Program (New Yo...

Ingelesez dago eskuragarri. Herrialde-zerrenda bat dakar. Herrialde bakoitzean, Estatu moduei, Gobernu moduei, antolamendu politikoari eta legeriari buruzko informazioa jaso dezakegu.
delete

International Organization for Migration...

Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Alabaina, argitalpenak, dokumentuak eta informazio jakin batzuetarako sarbidea ingelesez jaso daitezke bakarrik. Erakundeari edo giza mugikortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko garrantzizko informazioak nabarmentzen dira. ‘Where we work’ erlaitzak eskualde eta herrialdeen araberako bilatzaile batera garamatza, eta horrek bakoitzaren migrazio-profilak zabaltzen ditu. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri. ‘What we do’ erlaitzaren bitartez, berriz, lan-ildoetan sartzen gara, besteak beste...
delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

UK Visas and Immigration (Home office)

Ingelesez dago eskuragarri. Jatorriko herrialdeko informazioari buruzko atala. Hainbat herrialderi buruzko txostenak aurki daitezke bertan, baita txostenak egiteko erabilitako iturrien berri ematen duen dokumentu bat ere.
delete

Mugarik gabeko erreportariak

Besteak beste, espainolez, portugesez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri. Bost erlaitz dauzka, bakoitza munduko eremu baten adierazgarri: Afrika, Amerika, Asia, Europa/SESB ohia, Maghreb/Ekialde Ertaina. Eremu bakoitzean, informazio-askatasuna urratzen duten kasuak eta horrekin zerikusia duten delituak nabarmentzen dira. Herrialdeen arabera bilatzeko aukera ere badago. Hala, herrialde bakoitzean argitaratutako artikuluak edo garrantzizko berriak ikus ditzakegu. Gure argitalpenen erlaitzak hainbat argitalpen eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta:...
delete

Save the Children

Espainolez dago eskuragarri. Gure dokumentuen izeneko erlaitzean, hainbat argitalpen dauzkagu ikusgai, gai-zerrenda itxi bat eskaintzen dutenak. Migrazioei buruzkoa nabarmentzen da.