delete

Torturaren eta Tratu nahiz Zigor Anker e...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Europar Batasuneko estatu kideetan tortura prebenitzeko mekanismoak eskaintzen ditu, baita ikerketak, diagnostikoak eta urteko txostenak ere, estatu kideen egoerari eta bertara egindako bisitaldiei buruzkoak. Dokumentu guztiak daude eskuragarri: Txostenak, Batzordeak egindako adierazpen publikoak eta urteko txosten orokorra. Europako Kontseiluaren* eta Nazio Batuen dokumentaziorako loturak ere baditu.
delete

European Commission Against Racism and I...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Europar Batasuneko herrialde guztiei buruz egiten dituen jarduera, ekitaldi eta txostenen gaineko informazioa eskaintzen du.
delete

European Database of Asylum Law (EDAL)

Ingelesez dago eskuragarri. Informazioa eskaintzen du Europar Batasuneko herrialdeetako asilo-legeria nazionalei buruz. Bilatzeko aukera ugari eskaintzen ditu: gaiaren, legearen, artikuluaren edo herrialdearen arabera. Gainera, asilo-eskaeren kasuak, auzitegi nazionalen ebazpenak eta epaiek jaso dituzten errekurtsoak jasotzen ditu.
delete

European Union Agency for Fundamental Ri...

Ingelesez, frantsesez eta alemanez dago eskuragarri. Europar Batasunaren webgune ofiziala. Eduki orokorra legeei buruzkoa da. Europar Batasuneko erakundeei, gaiei, artxibo historikoei eta liburutegiei buruzko informazioa eskaintzen du. Erlaitz batek gaien arabera bilatzeko aukera ematen du, besteak beste, giza eskubideen arabera. Gai bakoitza honako atal hauetan banatu da: EBko instituzio eta erakundeak, finantziazio-aukerak, legeria, bideoak (giza eskubideen alorrean bakarrik) eta argitalpen, buletin eta estatistikak. Azken horrek asiloari buruzko txosten eta dokumentuak...
delete

European Migration Network

Ingelesez dago eskuragarri. Migrazioarekin, asiloarekin, mugen kontrolarekin eta babes-mekanismoekin zerikusia duten gaiei buruzko berriak eta urteko txostenak biltzen ditu. e-library erlaitzak aukera ematen digu informazioa honako hauen arabera iragazteko: a) Gaia; b) Barne-gaietako politikak; c) Azpipolitikak; d) Dokumentu mota. Barne-gaietako politiken artean, immigrazioa, asiloa eta krimen antolatua eta pertsonen trafikoa bereizten dira. Hautatutako politikaren arabera, azpipolitiken atala zabaltzen da. Beste webgune lotura batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola EBren...
delete

Europako Kontseilua

Ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta errusieraz dago eskuragarri. Giza eskubideei buruzko atari bat dauka eskuragarri, honako hauetan banatua: a) Babesa: Europan giza eskubideak babesteko indarrean dauden mekanismo guztiekin; b) Sustapena: genero-berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria, gizakien salerosketa —GRETA—, migrazio-eskubideak eta sexu-joerako eta genero-identitateko arrazoiengatiko diskriminazioaren aurkako borroka —LGTB—, besteak beste. Gai bakoitzak link bat dakar berekin, eskubide bakoitzari buruzko informazioarekin,...