delete

Inter-African committee on traditional p...

Ingelesez dago eskuragarri. Ez dauka bilatzailerik. Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Migrazioei buruzko lantaldea

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzak hemeroteka bat eskaintzen du. Honako gai hauek nabarmendu behar dira: genero-indarkeria, genero-berdintasuna eta emakume migratzaileen autonomia. Gainera, artikuluen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten gaiak daude ikusgai.
delete

Munduko medikuak

Ingelesez, espainolez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri, baita katalanez, galegoz eta euskaraz ere. Liburutegi-atalean elkartearen memoriak daude ikusgai, baita albisteak, txostenak, dokumentuak eta buletinak ere. Guztia erakundearen jarduerei lotua. Bere zereginarekin zerikusia duten gaiei buruzko aldizkari bat ere badu. Bilaketak gako-hitzaren eta dokumentu motaren arabera egin daitezke.
delete

Género y Paz Visibles

Espainolez dago eskuragarri, baina zenbait fitxategi frantsesez, ingelesez eta arabieraz ere eskaintzen ditu, besteak beste. Dokumentu eta ikus-entzunezkoen artxibo zabala dauka, emakumeekin, emakumeen aurkako indarkeriarekin, emakumeen mutilazio genitalarekin eta pertsona desplazatuekin zerikusia duen informazioaz osatua. Gaiaren, herrialdearen, hizkuntzaren, argitaratze-urtearen eta erabilgarritasunaren (ordaintzekoa eta doakoa) araberako bilatzaileak dauzka.
delete

Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Ba...

Espainolez dago eskuragarri. Erakundeak garatzen dituen jarduera eta proiektuei buruzko informazioa dugu orri honetan, proiektuen haritik datozen argitalpenen berri ematen duen atala barne, Espainian errefuxiatutako pertsonen egoerari buruzko urteko txostenez gain. Argitalpenen ataletik jatorriko herrialdeari buruzko informazioa eskura dezakegu (esteka ireki), eta bertan hainbat txosten aurki ditzakegu, erakundeak egindakoak asilo-eskaerak babesteko. Proiektuen atalaren barruan, nazioarteko proiektuen artean GENSEN proiektuari buruzko informazioa aurki dezakegu ( esteka...
delete

War Child

Ingelesez dago eskuragarri. Gai-zerrenda itxia dauka, eta errefuxiatu eta desplazatuei buruzkoa nabarmendu behar da guztien artean. Gai baten gainean klik eginez gero, gai horrekin zerikusia duten artikulu, informazio, testu edo webguneen zerrenda agertzen da. Eskualde edo herrialde bati buruzko informazio zehatza ere aurki dezakegu, erakundeak Australian, Kanadan, Holandan, Irlandan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan dauzkan orrien bitartez.