delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

UK Visas and Immigration (Home office)

Ingelesez dago eskuragarri. Jatorriko herrialdeko informazioari buruzko atala. Hainbat herrialderi buruzko txostenak aurki daitezke bertan, baita txostenak egiteko erabilitako iturrien berri ematen duen dokumentu bat ere.
delete

Demokrazia, Giza Eskubide eta Laneko Bul...

Ingelesez dago eskuragarri. Argitalpenen atala honako hauetan antolatzen da, besteak beste: Giza Eskubideei eta demokraziari emandako laguntzei buruzko erregistroak (2002tik 2006ra bitarte; erregistro bakoitza eskualdez eskualde antolatu da), giza eskubideei buruzko txostenak (1999tik, erregistro bakoitza herrialde eta eskualdeen arabera antolatu da), nazioarteko erlijio-askatasuna (2001etik, erregistro bakoitza herrialde eta eskualdeen arabera antolatu da), pertsonen salerosketa (2001etik, erregistro bakoitza herrialdeen arabera antolatu da), Estatu Batuek Torturaren...
delete

The Danish Immigration Service (Udlændin...

Ingelesez eta danieraz dago eskuragarri. Danimarkan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: baimen motak, izapidetze moduak eta abar. ‘Publications’ erlaitzak bilatzaile bat dauka, lortu nahi dugun argitalpena aurkitzeko lagungarria. Bilaketak honako hauen arabera egin ditzakegu: a) Eduki mota: ‘Fact-Finding Report’ atalean, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu gutxi gorabehera, 1997az geroztik gaur egun arte eginak; b) Gaia: ‘Asylum’ gaian, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu, gutxi gorabehera, 1997tik gaur egun...
delete

Kolombiako herriaren defentsa bulegoa

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean barne-argitalpenak eta kanpo-argitalpenak bereizten dira. Testuak gaien arabera multzokatu dira; emakumearen gaia eta familia barneko indarkeriaren gaia nabarmentzen dira barne-argitalpenetan, eta adingabeen salerosketa kanpo-argitalpenetan, hurrenez hurren.