The Danish Immigration Service (Udlændingestyrelsen)

Ingelesez eta danieraz dago eskuragarri.
Danimarkan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: baimen motak, izapidetze moduak eta abar.
‘Publications’ erlaitzak bilatzaile bat dauka, lortu nahi dugun argitalpena aurkitzeko lagungarria. Bilaketak honako hauen arabera egin ditzakegu: a) Eduki mota: ‘Fact-Finding Report’ atalean, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu gutxi gorabehera, 1997az geroztik gaur egun arte eginak;
b) Gaia: ‘Asylum’ gaian, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu, gutxi gorabehera, 1997tik gaur egun arte eginak;
c) Data: 2000tik gaur egun arteko argitalpenak aurki ditzakegu;
d) Bilatzaile librea.
Gainera, herrialdeko indarreko legeriaren eta nazioarteko hainbat konbentzioren berri ematen du.

Honi buruz...

Danimarkako Immigrazio Zerbitzuaren mendekoa, Justizia Ministerioari atxikitako gobernu-agentzia.