delete

United Nations Global Initiative to Figh...

Ingelesez dago eskuragarri. Menuak erakundearen ekintza-ildoei buruzko informazioa eskaintzen du. ‘Resource Centre’ erlaitzari esker, argitalpenak eta erakundeei eta eskualde-proiektuei buruzko informazioa jaso dezakegu. ‘Governments’ erlaitzaren bitartez, berriz, pertsonen salerosketaren aurkako borrokarako plan nazionalak bila ditzakegu. Gainera, orri nagusian, argitalpenak edo lotutako berri eguneratuak nabarmentzen dira.
delete

Kontseilu ekonomiko eta soziala (ECOSOC)

Ingelesez, errusieraz, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri. Herrialde bakoitzeko egoera ekonomiko eta sozialari buruzko garrantzizko informazioa eskaintzen du. Bilerei buruzko atalean, 2005. urteaz geroztik Kontseiluak izandako batzorde eta bileren transkripzioak eskura ditzakegu. Dokumentazio-atalean, Kontseiluaren hainbat txosten, argitalpen ebazpen eta erabaki ditugu ikusgai. Dokumentuak ingelesez daude jasota.
delete

United Nations Office on Drugs and Crime...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Berrien panel bat eta gaien araberako bilatzaile bat dauzka, eta azken horrek drogen trafikoaren eta antolatutako krimenaren inguruan egindako kanpainak argitalpenak eta artikuluak zabaltzen ditu. Gainera, munduko beste hainbat tokitako eta Nazio Batuen beste batzorde batzuetako bulegoetarako loturak dauzka. ‘Human trafficking and migrant smuggling’ erlaitzetik ‘Human trafficking case database’ bilatzailean sartzen gara, eta horri esker hainbat epai ikus ditzakegu hainbat herrialdetako salerosketa-kasuei buruz....
delete

Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi ...

Ingelesez, espainolez, frantsesez, errusieraz, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio eta berri eguneratuak nabarmentzen dira. Argitalpen eta baliabideei buruzko atalean, agentziaren dokumentazioa dugu ikusgai, baita liburutegi birtual bat ere, dokumentu, baliabide, artikulu eta liburu ugarirekin batera. Genero-gaiei buruzko argitalpen espezifikoak eskaintzen ditu. Herrialdeen erlaitzean, herrialde bakoitzak sinatutako konbentzio, itun eta protokoloak eskura ditzakegu, baita Nazio Batzuen Batzordeek horiek guztiak betetzeari buruz ematen dituzten gomendio eta...
delete

Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komi...

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko informazio-baliabideak dauzka. Herrialdez herrialdeko bilatzaileari esker, testuinguruari buruzko informazio orokorra eskura dezakegu, baita herrialdean errefuxiatutako pertsonei eta hirugarren herrialdeetan errefuxiatutako nazionalei buruzko datuak eskuratu ere. Gainera, ‘Resources’ atalean hainbat estatistika, mapa, argitalpen eta artxibo dauzkagu ikusgai, eta Refworld* webgunean (UHNCRren webgunea, gatazka-eremuetako berriei buruzkoa) zuzenean sartzeko aukera ere badugu.
delete

Idazkari nagusiaren txostenak

Orri hau espainolez, errusieraz, ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. 1997tik 2012ra bitarte idazkari nagusiak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari aurkeztutako txostenak biltzen ditu. Urtero-urtero, aurkeztutako txostenen zerrenda biltzen du, gaiaren eta urtearen arabera antolatuta. Hizkuntza guztietan daude eskuragarri.