Ingelesez dago eskuragarri.
Honako atal hauetan banatzen da: a) SIGIri buruz (ekimenaren jatorria eta helburua azaltzen ditu); b) 2012ko sailkapenak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen herrialdeetako indizearen sailkapena erakusten du); c) Datuak (diskriminazioaren mapa erakusten du, eta SIGI adierazlea ateratzeko aldagai eta iturriak azaltzen ditu); d) Sortu zure SIGI; e) Herrialdez herrialdeko profilak (SIGI indizeari buruzko txostenak herrialdez herrialde); eta f) Metodologia.
‘Country profiles’ atalean, berriz, herrialde bakoitzeko genero-desberdintasunari buruzko informazioa jaso da, egindako txostenen arabera. Informazioa honako gai hauetan sailkatu da: diskriminazioak familian, osotasun fisikoa, ondorengotza-diskriminazioak, baliabide eta eskubide murriztuak, askatasun zibil murriztuak, eta sailkapena eta balioespena SIGI indizearen arabera.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.