Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri.
Garrantzizko berriez gain, giza eskubideei eta pertsonen salerosketari buruzko argitalpenak biltzen ditu, zehazkiago, emakumeen sexu- eta lan-esplotazioarekin zerikusia duten argitalpenak. Informazioa ez dago herrialdeen arabera banatuta.
Honi buruz...
Afrikako, Asiako; Europako, Latinoamerikako, Karibeko eta Ipar Amerikako gobernuz kanpoko 106 erakunderen aliantza. Emakume migratzaileen eta haien familien giza eskubideak sustatzen eta defendatzen ditu, lan-merkatu gero eta globalizatuagoaren mehatxuaren aurrean. Emakume langile migratzaileentzako segurtasun-arauak eskatzen ditu, migrazio-prozesuan eta lan-sektore formal zein informaletan, esklabotzaren antzeko baldintza eta jardunbideak indarrean dauden heinean.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.