Watchlist on Children and Armed Conflict

Ingelesez dago eskuragarri.
Baliabideen erlaitzean (kontsultak) hainbat txosten aurki ditzakegu, haurren eta gatazka armatuen arteko erlazioa zertan den argitzen digutenak. Nazioarteko legez eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenez osatutako zerrenda zabala eskaintzen du. Gainera, herrialde-zerrenda bat ere badu, eta herrialde bakoitzeko haurren egoerarekin zerikusia duen informazioa kontsulta dezakegu bertan.

Honi buruz...

Nazioarteko sarea, gatazka armatuak dauden tokietan haurren eskubide-urraketei erantzuteko lanean diharduena. Tokiko eta nazioarteko erakundeekin elkarlanean, haurren eskubide-urraketei buruzko informazioa biltzen eta hedatzen dute, eta informazio hori politikan eragiteko erabiltzen dute.