Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (OSCE)

Ingelesez dago eskuragarri.
Besteak beste, honako hauei buruzko informazioa eskaintzen du: armen kontrola, mugen kudeaketa, gatazken prebentzioa eta konponketa, hezkuntza, ingurumen-jarduerak, giza eskubideak, komunikabideen askatasuna eta garapena, gutxiengoen eskubideak, eta tolerantzia eta diskriminaziorik eza. Genero-berdintasunarekin eta pertsonen salerosketaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira.
‘Resources’ erlaitzak liburutegian sartzeko aukera ematen digu, eta bertan bilaketak egin ditzakegu gako-hitzaren, dokumentu motaren eta gaiaren arabera. Bilaketa-gaien artean, pertsonen salerosketaren aurkako borroka eta genero-berdintasuna nabarmentzen dira. Dokumentuak espainolez, frantsesez, ingelesez, alemanez, errusieraz eta italieraz daude jasota.

Honi buruz...

Segurtasunaren ikuspegi integral baten arabera dihardu, hiru alderditan oinarrituta, politiko-militarra, ekonomia eta ingurumena, eta gizakia. Europako, Erdialdeko Asiako eta Ipar Amerikako 57 estatuz osatua dago.