Torturaren Aurkako Mundu Erakundea (OMCT)

Espainolez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri.
Erakunde parte-hartzaileei buruzko informazioa aurkezten du.
Jarduerei buruzko atalean, lotutako artikuluak argitaratzen dira. Gai-zerrendan, emakumearen aurkako indarkeria dago jasota. Herrialdez herrialdeko bilaketak egin daitezke, baita mapa interaktibo baten bitartez ere. Hala, herrialde baten gainean sakatuz, herrialde horrekin zerikusia duten artikuluak eskura ditzakegu.

Honi buruz...

Torturaren, exekuzio sumarioen, behartutako desagertzeen eta beste edozein tratamendu krudel, gizagabe edo umiliagarriren kontra borrokatzen duten gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko koalizioa. 311 erakunde kide ditu, SOS-Tortura Sareko bazkide direnak.