Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Alabaina, argitalpenak, dokumentuak eta informazio jakin batzuetarako sarbidea ingelesez jaso daitezke bakarrik.
Erakundeari edo giza mugikortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko garrantzizko informazioak nabarmentzen dira.
‘Where we work’ erlaitzak eskualde eta herrialdeen araberako bilatzaile batera garamatza, eta horrek bakoitzaren migrazio-profilak zabaltzen ditu. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri.
‘What we do’ erlaitzaren bitartez, berriz, lan-ildoetan sartzen gara, besteak beste ‘Counter-Traficking’ izenekoan. Pertsonen salerosketen biktimei buruzko oinarrizko datuen basea dauka atal honek. Datu horiei esker, estatistika eta txosten zehatzak eskura ditzakegu, pertsonen salerosketaren aurkako borrokaren gaiei buruzko ikerlanak dokumentatzeko, programak garatzeko eta politikak lantzeko. Webgunean sartu baino lehen, helbide elektroniko batera bidali behar dugu sartzeko eskaera, konfidentzialtasuna dela-eta.
‘Gender and migration’ lan-ildoa ere jorratzen du. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.