Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordea (CEAR)

Espainolez dago eskuragarri.
Erakundeak garatzen dituen jarduera eta proiektuei buruzko informazioa dugu orri honetan, proiektuen haritik datozen argitalpenen berri ematen duen atala barne, Espainian errefuxiatutako pertsonen egoerari buruzko urteko txostenez gain.
Argitalpenen ataletik jatorriko herrialdeari buruzko informazioa eskura dezakegu (esteka ireki), eta bertan hainbat txosten aurki ditzakegu, erakundeak egindakoak asilo-eskaerak babesteko.
Proiektuen atalaren barruan, nazioarteko proiektuen artean GENSEN proiektuari buruzko informazioa aurki dezakegu ( esteka ireki). Asilo-prozedurari genero-ikuspegia eranstea du helburu nagusitzat, babes-premiak modu integralean aztertuz eta prozesu-berme eta genero-berdintasunari arreta berezia eskainiz asilo-prozesuak hobetzeko. 2010eko urritik 2012ko maiatzera bitarte gauzatu zen proiektua.
CEAR egon zen proiektuaren buruan. Gainerako bazkideen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Hungarian Helsinki Committee, France Terre de´Asile (Frantzia), Asylum Aid (Erresuma Batua) eta Consiglio Italiano per Rifugiati (Italia).

Honi buruz...

Nazioarteko babesaren premia duten eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden errefuxiatu, aberrigabe eta migratzaileen Giza Eskubideak eta garapen integrala defendatu eta sustatzeaz arduratzen da.