Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Kanadan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: asiloa, bizileku-baimena eta horrelakoak eskatzeko izapideak. ‘Refugee claims’ erlaitzean ‘National Documentation Packages’ atala dugu, eta, bertan, bi bilatzaile: a) ‘National Documentation Packages’ (esteka ireki), giza eskubideei, segurtasun-baldintzei eta errefuxiatu-egoera zehazteko garrantzizkoak diren beste gai batzuei buruzko hainbat dokumentu hautatu biltzen dituena. Dokumentuak herrialdez herrialde antolatu dira. Besteak beste, informazioa honako atal...