delete

Bayefsky (The United Nations Human Right...

Ingelesez dago eskuragarri. Informazioa eskaintzen du Nazio Batuen Batzar Orokorraren esparruan onartutako giza eskubideen gaineko nazioarteko itunei buruz. Bilaketak herrialdearen, itunaren edo gai interesgarriaren arabera egin daitezke. Herrialdeak sinatutako itun eta protokoloei buruzko informazio guztia eskaintzen du, baita haiei buruzko azterketak ere. Zenbait herrialdetan, genero-diskriminazioarekin zerikusia duten itun espezifikoak ere biltzen ditu, baita itun horien aplikazioari buruzko ebaluazioa ere.
delete

JaFBase (Conventions bilaterales utiles ...

Frantsesez dago eskuragarri. Munduko ezkontza eta dibortzioaren gaineko legeriari buruzko informazioa eskaintzen du. Eskualde eta herrialdeen arabera banatzen da. Sinatutako legeria nazionalak eta nazioarteko itunak biltzen ditu. Europar Batasunaren atala da osoena eta homogeneoena, hartan dokumentuak gainerako eskualdeetan baino errazago aurki daitezkeelako.
delete

European Database of Asylum Law (EDAL)

Ingelesez dago eskuragarri. Informazioa eskaintzen du Europar Batasuneko herrialdeetako asilo-legeria nazionalei buruz. Bilatzeko aukera ugari eskaintzen ditu: gaiaren, legearen, artikuluaren edo herrialdearen arabera. Gainera, asilo-eskaeren kasuak, auzitegi nazionalen ebazpenak eta epaiek jaso dituzten errekurtsoak jasotzen ditu.
delete

World Courts (nazioarteko, eskualdeko et...

Ingelesez dago eskuragarri. Munduko hainbat gorte eta batzordek (eskualdekoak, nazioartekoak edo gatazkaren batean espezializatuak) Giza Eskubideei buruz emandako epaiak bilatzeko aukera eskaintzen du. Kasu bakoitzaren gomendioak ere biltzen ditu. Gainera, auzitegien epaiak berraztertzeko aukera eskaintzen du bortxaketa gerra-arma gisa erabilitako kasuetan (emakumeen aurkako sexu-erasoak gatazka armatuetan).
delete

Asylumlaw.org

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko bilaketak egiteko aukera ematen du, herrialdearen eta gaiaren arabera. Hiru kategoria nabarmentzen dira: 1) Asilo-eskatzaileak; 2) Kasuetarako laguntza; eta 3) Lege-tresnak. Datu-base handia da, eta hainbat gairi buruzko dokumentu eta ikerlanak biltzen ditu. LGBTI pertsonei, emakumeen mutilazio genitalari eta sexu-indarkeriari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du.