Besteak beste, espainolez, portugesez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri.
Bost erlaitz dauzka, bakoitza munduko eremu baten adierazgarri: Afrika, Amerika, Asia, Europa/SESB ohia, Maghreb/Ekialde Ertaina. Eremu bakoitzean, informazio-askatasuna urratzen duten kasuak eta horrekin zerikusia duten delituak nabarmentzen dira. Herrialdeen arabera bilatzeko aukera ere badago. Hala, herrialde bakoitzean argitaratutako artikuluak edo garrantzizko berriak ikus ditzakegu.
Gure argitalpenen erlaitzak hainbat argitalpen eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta: prentsa-askatasunaren sailkapena, misio-txostenak, urteko balantzea, kazetariaren gida praktikoa eta albumak.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.