Gender Jurisprudence and International Criminal Law Project (American University, Washington College of law)

Ingelesez dago eskuragarri.
Datu-base bat da, eta nazioarteko gorte eta auzitegiek emandako epaiak eta garrantzizko beste hainbat dokumentu biltzen ditu gatazka-egoeretan sortutako sexu- eta genero-indarkeriari loturik. ‘Gender Jurisprudence Collection’ erlaitzari esker, bilatzaile bikaina eskura dezakegu, hiru bilaketa mota egiteko aukera ematen diguna: ‘Search Collections’, ‘Browse Collections’ eta ‘Search by Keywords’.

Honi buruz...

WCRO Gerra eta Emakume Krimenak Ikertzeko Zuzendaritzaren eta WILP Nazioarteko Zuzenbideko Programaren arteko lankidetza-programa. Gatazka-garaiko sexu-indarkeriari, orokor bihurtutako indarkeriari edo errepresio-egoerei dagokienez kontzientzia sortu nahi du, eta, horren haritik, nazioarteko auzitegien jurispudentziari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatu.