Ingelesez eta alemanez dago eskuragarri.
Abokatuentzat, lege-aholkularientzat, nazioarteko babes-erakundeentzat eta asilo-kasuetan erabakitzeko ardura duten hautagarritasun-ofizialentzat sortutako tresna da.
Jatorriko herrialdeari buruzko informazioa asilo-prozesuaren input gisa lortzeko baliabidea, Europan asiloa eskatzen dutenen jatorriko herrialdeei arreta berezia eskaintzen diena. Herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, giza eskubideen urraketei buruzko egungo txosten eta berri ofizialak zabaltzen dituena. Erakundeen (Nazio Batuak, adibidez), ibilbide luzeko gobernuz kanpoko erakundeen, komunikabideen edo asiloarekin zerikusia duten gaietan zuzenean diharduten gobernu-departamentuen txostenak erabiltzen ditu. Beste iturri batzuetako informazioa ere hartzen dute aintzat, baldin eta kasu bat oinarritzeko informazio baliagarria eskaintzen badute. Orrian sartu nahi duenak bere burua erregistratu behar du. Erregistroak ez dauka inolako kosturik.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.