Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.
Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa eskaintzen du, honako hauetan banatua: a) Zer da emakumeen mutilazio genitala?; b) Zer egiten ari da IPU emakumeen mutilazio genitalari dagokionez?; c) Emakumeen mutilazio genitalari buruzko lege eta xedapen nazionalak; d) Nazioarteko itunen erreferentziak; eta e) Nazioarteko testu interesgarriak.
‘Legislation and other national provisions’ izeneko atalean ia 100 herrialdeko zerrenda bat ageri da, eta bertan gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu, honako atal hauetan banatua: a) Egungo egoera, b) Emakumeen mutilazio genitala abolitzeko ahaleginak, c) Legeria, d) Sentsibilizazioa, e) Egitura operatiboa, f) Ekintza-plan nazionala, eta g) bestelako informazioak. Nolanahi ere, atal horietan guztietan ez dago herrialdeei buruzko informazioa.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.