Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.
Honako herrialde hauetako migrazioari buruzko datuak eta azterketak eskaintzen ditu: Aljeria, Txad, Egipto, Israel, Jordania, Líbano, Libia, Mali, Mauritania, Maroko, Niger, Palestina, Senegal, Sudan, Siria, Tunisia eta Turkia. Herrialde guztiak jatorriko, igarotzeko eta helmugako herrialde gisa aztertzen dira.
Informazio demografiko-ekonomikoa, legala eta soziopolitikoa eskaintzen du.
Argitalpenen erlaitzean bilatzaile bat dago, gaiaren, herrialdearen, egilearen edo izenburuaren arabera bilatzeko aukera ematen duena. Erlaitz bereko txostenen atalean, berriz, argitalpenak herrialdeen arabera bila daitezke.
Migrazio-profilen erlaitzak informazioa eskaintzen du aldez aurretik aipatutako herrialdeetako migratzaileen profilen inguruan.
Beste gune batzuei (RSCAS) buruzko erlaitzean, berriz, itzulerarekin lanean diharduten beste proiektu batzuekin konektatzeko aukera dago: a) Return Migration and Development Plataform (RDP)*. b) Cross-Regional Information System on the Reintegration of Migration in their Countries of Origin (CRIS). c) Collective Action to Support the Reintegration of Return Migrants in their Countries of Origin (MIREM).
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.