Interights

Ingelesez dago eskuragarri.
Menu nagusiaren bitartez eskura daiteke informazioa. Honako atal hauek ditu: a) berri eguneratuak (2006ko ekainaz geroztik); b) auzi estrategikoko kasuak (bilatzaile baten bitartez kontsulta daitezke, honako irizpide hauen arabera: auziaren ardura hartu zuen auzitegia, eskualdea eta/edo gaia); c) bi datu-base, Commonwealtheko auzitegi nazionalen eta nazioarteko auzitegien jurisprudentziarekin.
Bilatzaileak aukera ematen du, gainera, orriko edo datu-baseetako informazioa jasotzeko, gako-hitzen bitartez.

Honi buruz...

Giza eskubideen legezko babeserako nazioarteko zentroa, 1982an sortu zena. Auzitegi nazionalek eta eskualdeko eta nazioarteko auzitegiek giza eskubideen nazioarteko zuzenbideko arauak babestu eta sustatzen dituztela zaintzea du helburu nagusitzat. Auzi estrategikoa da erakundearen lan-tresna nagusia.