Anti-Slavery International

Webgunearen hasierako orria espainolez, ingelesez, arabieraz, frantsesez eta italieraz dago eskuragarri. Gainerako edukiak ingelesez bakarrik irakur daitezke.
Baliabideei buruzko atalak munduko esklabotzari buruzko informazioa eskaintzen du, elkarteak argitaratutako hainbat erreportaje, txosten, erakusketa eta kanpainaren bitartez, baita bibliografia eta bideoerreportajeak ere.
Informazioa gaien arabera egituratzen du; besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu: esklabotzaren egungo definizioa, zorrengatiko morrontza, etxeko lana eta esklabotza, haurren esklabotza, behartutako lana, kontsumoa eta esklabotza, pertsonen trafikoa, klaseko esklabotza. Argitalpenetan, sexu-esplotazioarekin eta emakumeen mutilazio genitalarekin zerikusia duen informazioa aurki daiteke.

Honi buruz...

Munduan indarrean dauden esklabotza mota guztiak deuseztatzeko lanean dihardu.